lunes, 12 de diciembre de 2011

goierriko hitza 2011/12/08









2011/12/08
Nork

Josu Maroto marrazkilari zumarragarrak Train sketches marrazki-koadernoa ikusgai jarri du sarean. Zumarragatik Donostiarako trenean egindako marrazkiak dira, bidaiariak harrapatuz osatutakoak. Guztien eskura, sarean ikusgai jarri ditu, bere blogean.

Honela aurkeztu du Marotok lana:
“Azaroaren 17tik 30era egin dudan koadernoa dago hemen erakusgai. Trenean eginiko marrazkiek betetzen dute, Zumarragatik Donostiara joan etorrian egin ditudan bidaietan. Ikusten duzuen bezala, cd-entzako errotulagailu bat eta koaderno “kaxkar” bat izan ditut bidai lagun. Marrazki azkarrak dira, askotan paperera begiratu gabe eginikoak zati handi batean behintzat, baina izugarri ondo pasa dut, eta gertakizun politak ere izan dira tartean. Baten-batek harrapatu nau bera marrazten, besteren batek eskatu ere bera marrazteko, beste asko nahigabeko boluntario izan dira.
Atsegingo duzuelakoan…”


No hay comentarios:

Publicar un comentario

eskerrikasko!!!