








treneko marrazki gehiago
más dibujos del tren
uni pin 0,5

Julian Iantzi telebista aurkezleak zabaldu du txotx denboraldia Astigarragan, eta Josu Maroto marrazkilari zumarragarrak ere jaso du une hori, bere lanetariko batean. Bere blogean duzue ikusgai.

















Badira doinu batzuk, kantu eran askotan, entzulearen barruraino iristen direnak, geratzeko datozenak. Nonbaitetik atera behar dira, baina. Ruper Ordorikak (Oñati, 1956) Hautsi da Anphora atera zuenetik, 1980an, oihartzun bat baino gehiago utziko zuen bere entzuleen barruetan. Hodeien azpian diskoa atera berri du. Koloreak, irudiak, diztirak, umorea eta emozioak gordetzen dituen kantu bilduma, gozatu nahi duenarentzat.
Elgetan, aurreko asteburuan, harrera beroa izan eta gero, Ruper Ordorikak Urretxun joko du bihar. Mugalariekin batera igoko da Labeaga aretoko oholtzara, gaueko hamaiketan. Urretxuko tabernariek antolatu dute, egitarau zabalago baten barruan.
Lan berri honetan zer kontatu nahi izan duzu?
...
Elkarrizketa osoa hemen




otamotz.com• Gizon proba taldeak 6 plaza pasatxo egin zituen, hiru idiek 11 plazako marka gainditu zuten, eta zaldiak, 31 plaza egin zituen 1.000 kiloko harriari tiraka. Ilustrazioa Goierriko Hitzaren kolaboratzaile den Josu Maroto marrazkilariak egina da. Bideoa, aldiz, Gotzon Aranbururena da.
...

Josu Maroto marrazkilari zumarragarrak Train sketches marrazki-koadernoa ikusgai jarri du sarean. Zumarragatik Donostiarako trenean egindako marrazkiak dira, bidaiariak harrapatuz osatutakoak. Guztien eskura, sarean ikusgai jarri ditu, bere blogean.
Honela aurkeztu du Marotok lana:
“Azaroaren 17tik 30era egin dudan koadernoa dago hemen erakusgai. Trenean eginiko marrazkiek betetzen dute, Zumarragatik Donostiara joan etorrian egin ditudan bidaietan. Ikusten duzuen bezala, cd-entzako errotulagailu bat eta koaderno “kaxkar” bat izan ditut bidai lagun. Marrazki azkarrak dira, askotan paperera begiratu gabe eginikoak zati handi batean behintzat, baina izugarri ondo pasa dut, eta gertakizun politak ere izan dira tartean. Baten-batek harrapatu nau bera marrazten, besteren batek eskatu ere bera marrazteko, beste asko nahigabeko boluntario izan dira.
Atsegingo duzuelakoan…”




